XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan zenbait etxetan, seme-alabak tarrutu direnean, berriz ere zu edo xu entzun behar dute.

Gazteen arteko ohidurak ere pondu horri buruz desberdinak dira.

Uztaritzen, konparazione, euskaraz, adin bereko mutikoek ez dute elgarri to erraiten, ez badira kartier edo hauzo berekoak.

Bainan bada han-hemenka bitxiagorik eta txosten labur huntan Heleta-ko berezitasun bat nahi nuke aipatu.

Heleta da Baxenabarre Arberuko herri pollit bat.

Horko etxe batean, bazituzten lau seme eta hiru alaba.

Familia horren ikusten izanik, laster ohartu ginen bi mutikori toka mintzatzen zirela, neska bati noka, eta bertze haurreri zuka.

Haur bakotxari galde eginik zenbat urte zituen, konturatu ginen adinetik ez zela heldu aitamek egiten zuten berexgoa.

Mixterioa ezin xilatuz, amari eskatu genion argi gaitzan.

Ihardetsi zaukun: - Bestek bezala guk ere kiskari hi erraiten dakogu eta entterkari zu!.

Ordu arte enetzat koska hitzak hiru gauza erran nahi zituen: ogi gaizki errea; aharien arteko balkada, eta jende bortitz tematsu erroska bat.

Heletako etxeandereak gauzak haxean eman zauzkigun.

Entterka da presuna bat fina, lerdena, ederra baino pollitagoa, itxuraz bederen eztia, goxoa, geldia, ixila, beralza; horrek ez du erran nahi ez duela maleziarik; barne handia badauka, luzakor bainan ez ahanzkor.

Kuskak aldiz arruntago emaiten du kanpuz, hazkarrago, bortitz aire batez, gura mintza, jestua errex, guti aski jauzteko, ez haalik irurikorra, bezperako hasarren bultak aise ahanzten.

Etsenno Salaberry jaun kalonjeak, Helebarra delakotz, sakunkiago argitu gaitu psikologiazko bi hitzez.

Haren arabera, entterka da introvertido; eta kuska extrovertido.

Ez da harritzeko aitamek berex dezaten beren haur bakotxaren eite sakona, bainan nork asmatuko zuen eite hurrek manatuko zuela hika ala zuka mintzatzea?.